Nafarroako Bide Berdeak

Hasi

Zer dira bide berdeak / Vías Verdes?


Gaur egun erabiltzen ez diren garai bateko trenbideak dira, eta ibilbide ez-motorizatu bihurtu dituzte, horietan barrena oinez eta bizikletaz ibiltzeko. Espainiako estatu osoan, 3.100 kilometro baino gehiago dago bide berdetan, autonomia-erkidego guztietan barrena.

Igarotzen dituen trenbideetako ibilbideak aprobetxatzen ditu Bide Berdeetako diseinuak, eta, hala, erraztasun eta erosotasun maila handiena eskaini eta edozeinek erabiltzeko moduko ibilbideak lortzen ditu zati gehienetan, haurrek, adindunek eta desgaitasunen bat duten pertsonek barne.

Bide Berdeak magiaz beteriko ibilbideak dira; tarteka, tren-estazio zaharrak agertzen dira, baita lehenago trenek igarotzen zituzten tunel izugarriak eta biaduktu ikusgarriak ere; ibilbide horietako asko meatzaritzakoak ziren, eta beste batzuk, berriz, bukatu gabe gelditu eta inoiz erabili ez ziren trenbideak.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak ibilbide horietako hiru egokitu ditu Nafarroan: Tarazonica, Plazaola eta Vasco-Navarro Trena, Natur Bideak Programaren barruan.



Oinarrizko gomendio

  1. Errespetatu ingurumena, inguruko populazioa, laboreak eta fauna.
  2. Errespetatu seinaleak eta zirkulazio-arau orokorrak.
  3. Gozatu naturaz zaratarik eta presarik gabe.
  4. Ibili kontuz ibilgailuekin batera partekatzen diren tarteetan.
  5. Adi ibili bereziki tunelak eta biaduktuak igarotzen dituzten tarteetan.
  6. Ez ahantzi esku-argia, kopeta-argia edo bizikleten argiak, tunelak dituztenetarako.
  7. Prismatikoak, ura eta oinetako erosoak beti dira gomendagarriak zure txangoetan.
  8. Bizikletaz ibiliz gero, kaskoa erabiltzea gomendatzen da.
  9. Kontsultatu trenetan bizikletak eramateko baldintzak www.renfe.com webgunean, baita autobusetakoak ere.
  10. Kontsultatu  www.visitnavarra.es eta www.viasverdes.com webguneetan aukeratu duzun bidea, informazio gehiago lortzeko eta izaten ahal diren gorabeherei buruzko abisuen berri izateko.

Nafarroako Bide Berdeak


Nafarroako Foru Komunitateak 120 km baino gehiago biltzen dituzten 5 Bide Berde ditu, eta, horietan zehar, bidaiariak nafar lurraldearen eta trenbide estu horien historia, kultura eta ingurune naturala ezagutu ahal izanen ditu. Bide Berdeak Pirinioetan, Nafarroako Erdialdean eta barne Erriberan; mendialdean, baratze- eta mahasti-ingurunetan edo erreka freskoen ondoan... Horietan guztietan barna ibiltzea izanen da Nafarroako Erresuma zure erritmoan ezagutzeko modurik hoberena.

Horrez gain, martxan dauden zenbait proiektuk Eurovelo 1en zati bat eta Bide Berde horietako batzuetan (Plazaola, Bidasoa eta Irati) egitekoak diren luzapenek etorkizun oparoa bermatzen dute antzinako trenbide txiki eta zahar horietarako. Eta asetzen ez bazara, ibilbide horietan aurrera segitzen ahal duzu, Euskadiko eta Aragoiko lurretan barna.

Nafarroako Bide Berdeak
Bidasoko Bide Berdea

Bidasoko Bide Berdea

Bidasoaren bazterrean eta Bertizko Jaurerria Natur Parkearen ondoan
Plazaolaren Bide Berdea NB

Plazaolaren Bide Berdea NB

Nafarroatik Gipuzkoara Leitzarango txoko landugabeenen barrena
Iratiren Bide Berdea

Iratiren Bide Berdea

Ibilbide harrigarria Irunberriko arroilan barrena
Vasco Navarro Trenbidearen Bide Berdea NB

Vasco Navarro Trenbidearen Bide Berdea NB

“Trenico” esaten ziotenaren pausoei segitu Lizarrako ingurune monumentaletik abiatuta
Tarazonicaren Bide Berdea NB

Tarazonicaren Bide Berdea NB

Ebrotik Moncayora Nafarroako Erriberan barna

Espainiako bide berdeei buruz gehiago jakiteko

www.viasverdes.com

Eurovelo 1 eta Atlantic on Bike


Eurovelo 1 ibilbideak 8.186 ditu eta Ipar Lurmuturra (Norvegia) Sagrèsekin (Portugal) lotzen du; Espainian, Nafarroan barna igarotzen da zati garrantzitsu batean. Gure eskualdean, Donejakue bidearekin lotuko ditu bide berdeak eta, horri esker, basoez, errekez, monumentu erromanikoez, erdi aroko hiriez eta tradizioez gozatu ahal izango dugu, baita gastronomia gozoaz ere, indarrak hartzeko.

Atlantic On Bike sei herrialdetako (Norvegia, Irlanda, Ingalaterra, Frantzia, Espainia eta Portugal) 18 bazkideren arteko mugaz gaindiko ekimen bat da. Europako Txirrindularien Federazioaren babesa du eta Eurovelo 1 turismo-helburu nagusia bihurtzea du xede.

Proiektu hori mugikortasun iraunkorrean, bizimodu osasungarrian eta ezagutza turistikoan oinarritzen da, eta honako hau lortu nahi du: zerbitzu berritzaileak eta produktu turistikoak sortu tokiko sektorearekin elkarlanean; Eurovelo 1ean zeharreko bidaiak erraz eta erakargarri bihurtu, eta baterako sinergiak garatu bizikletarako ibilbide europar hori ezagutaraztekoAtlantic On Bike sei herrialdetako (Norvegia, Irlanda, Ingalaterra, Frantzia, Espainia eta Portugal) 18 bazkideren arteko mugaz gaindiko ekimen bat da. Europako Txirrindularien Federazioaren babesa du eta Eurovelo 1 turismo-helburu nagusia bihurtzea du xede.

Argibide gehiago: www.ederbidea.com