Plazaolaren Bide Berdea NB
- Argibide gehiago:
- Lekunberriko ITB +34 948 507 204
- oit.lekunberri@navarra.es
- Nafarroako Turismoa
- Bide Berdeak/ Vías Verdes – FFE
- Plazaola-Digitaleko Bide Berdea
Nafarroatik Gipuzkoara Leitzarango txoko landugabeenen barrena
LLarraun eta Leitzaran benetako santutegi naturala dira, sakabanatutako baserriak han eta hemen dituztela. Pagodun eta haritzdun magal hostotsuen artean, sigi-saga ibiltzen zen bide estuko tren txiki bat (“Plazaola”), Iruña eta Donostia artean, XX. mendearen erdialdera arte. Gaur egun, haren ibilbide ikusgarriak zaharberritutako estazioak eta tunel ugari ditu; horien artean, Uitziko tunela dugu, Europako bide berdeetako luzeena (2,7 km). Gainera, Iruñeraino iristen den tarte berria eta Bidasoako Bide Berdearekin duen lotura ezinbesteko bide berdeetako bat da bilakatzen du.
- Kokapena: Pamplona/Iruña (Nafarroa) eta Andoain (Gipuzkoa)
- Luzera: 77,2 km; 55,6 km Nafarroan eta 21,6 Gipuzkoa
- Zoru-mota: Zati gehienetan, trinkotutako lurra
Desnibel
puntualak Eritzebeiti eta Aizkorberen artean. Egokia, zenbait
oztoporekin (maldak aldizka) ibilbidearen beste zatian- Gomendioak:
- Eraman argiak eta arropa beroa. Nafarroako zatian bakarrik, 19 tunel daude! Tunel asko argiztatuta daude, baina beti da gomendagarria!
- Informatu bide berdearen egoerari buruz www.plazaola.org edo www.viasverdes.com
Plazaolako bide berdea EuroVelo 1 - Ederbidea ibilbidearen zati bat da; ibilbide horrek, Nafarroan, Bidasoako eta Plazaolako bide berdeak lotzea ekarri du, eta gutxi gorabehera 90 km seinaleztatzea.












