Bidasoko Bide Berdea
- Argibide gehiago:
- Bertizko ITB +34 948 592 386
- oit.bertiz@navarra.es
- Nafarroako Turismoa
- Bide Berdeak/ Vías Verdes – FFE
Bidasoaren bazterrean eta Bertizko Jaurerria Natur Parkearen ondoan
Bide Berde horrek TrenTxikitoren ibilbidearen zati handi bat berreskuratu du; tren hura Elizondo eta Irun artean ibili zen, 1956ra bitartean. Gaur egun, ibilbideak, Bidasoa inguruan, baso atlantiko oparoen eta edertasun handiko herrien arteko ibilbide ahaztezina eskaintzen du; Bidasoa Nafarroan eta Euskadin barrena igarotzen den erreka labur eta bukolikoa da; eskualde osoari ematen dio izena, eta Irun eta Frantzia arteko muga ekartzen du gogora. Aipatu behar da Bide Berde hori Eurovelo 1 “Kostalde Atlantikoa” Ibilbiderako sarbidea dela Espainian, eta Plazaolaren Bide Berdean barrena segituko duela Ederbidea proiektuak sortuko duen loturari esker.
- Kokapena: Oieregi (Nafarroa) eta Behobia artean. Irun (Gipuzkoa)
- Luzera: 42 km; 34 km Nafarroan
- Zoru-mota: Hormigoia, asfaltoa eta lur trinkotua, zatiaren arabera
Egokia, baina muga batzuekin (bideko zuloak) Sunbilla - Lesaka
tartean, eta maldekin Legasa - Bertizko Jaurerria tartean- Zerbitzuak: bizikleten alokairua
- Gomendioak:
- Eraman argiak. Tunel luzeenak argiztatuta badaude ere, beti da gomendagarria!
- Errespetatu azienden pasalekuak eta kasu eman motordun ibilgailuekin (Sunbillako zatia). Bide berdea han barna kokatutako zenbait baserriren sarbidea da
Bidasoko bide berdea EuroVelo 1 - Ederbidea ibilbidearen zati bat da; ibilbide horrek, Nafarroan, Bidasoako eta Plazaolako bide berdeak lotzea ekarri du, eta gutxi gorabehera 90 km seinaleztatzea.












